Itxi

Euskalonski

Euskalonski

Euskalonski

ETB1en, 22:15ean

'Euskalonski'ren atal berri bat, gaur gauean, Irlandan barrena

EiTB

Dublin eta Beslfast bisitatuko ditu Pello Reparazek.

0:28
Euskalonski Irlandan

Itsasoa, lurra, musika eta jendea... Elementu horiek harrigarriki batzen dituen herrialdea bisitatuko du Pello Reparazek 'Euskalonski' saioan, gaur: Irlanda. Dublin eta Belfasteko hainbat paraje ezagutzeko aukera izango dugu.

Bidaia hasteko, lagun zahar batekin egingo du Pellok zita Belfasten: Pat Rice. Euskaraz primeran hitz egiten du, baina ez da hori bere bertuterik handiena, baizik eta Irlandaz dakien gauza mordoa.

Maitane Artolarekin oreinak dauden parkera joango da, Garazi Aizpeolea segurarrarekin Molly Malone garrantzitsuaren estatua bisitatu ondoren. Itziar Telletxeak instrumentu berri bat aurkeztuko dio, Bodhrana, eta bere klaseetan nola jotzen den ikasiko du.

Joseba Lizaranzurekin ere topatuko da, irlandara joandako lagunarekin. Berarekin euskaldun irlandar txiki batzuk topatuko ditu, eta ez, ez dira Leprechaunak, Josebaren ilobak baizik. Txikiei euskarazko liburu bana oparituko die euskara gal ez dezaten.

Alde egin baino lehen, beste euskalonski bat ezagutzeko eskaintza egingo diote Pellori: Terry Keogh dublindarrak ongi jatearen garrantziaz egingo dio berba bere koadrila euskalduna aipatzen.

'Euskalonski' saioa 22:15ean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.