Itxi

Euskaraldia: gehiago

Euskaraldia: gehiago

Euskaraldia: gehiago

22:30ean

"Euskaraldia: Gehiago" saioa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Edurnek eta Anttonek euskararen inguruko hainbat testigantza ezagutzeaz gainera, hainbat arigune berri ezagutuko dituzte.

0:30
Edurne Azkarate eta Antton Telleria

Gaur gauean, "Euskaraldia: Gehiago" saioaren bigarren atala izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Antton Telleriak eta Edurne Azkaratek aurkeztuta, euskararen inguruko hainbat testigantza eta istorio entzuteaz gain, aurtengo nobedadeak diren hainbat arigune ere ezagutuko ditu saioak.

Edurnek bere aldetik, Sora Ryu, Iratxe Agilera, Gasteizko Mendi optika eta Iñaki Justez ezagutuko ditu.

Sora Ryu izango da ezagutuko duen lehen pertsona. Hego-Korearra da eta Euskal Herrira etorri zen gaztelera ikastera. Senarra ezagutu ondoren senarrarekin euskaraz hitz egiten hasi zen,  aurreko Euskaraldian esaterako, hamaikakoan parte hartu zuen. Gaur egun, etxean, euskaraz eta korearrez hitz egiten dute, eta gainera, Koreako sukaldaritzako tailerrak ematen ditu Sora Ryuk. Ondoren, Iratxe Agilera, Gasteizko Kai-Nakai abeslaria ezagutuko du. Inguru erdaldun batean bizi den neska honen bizitza pertsonala eta profesionala ezagutzeaz batera, bere bizitzan eta reggaetoia bezalako genero batean Iratxek euskara nola bultzatu duen azalduko du.

Horrez gain, Gasteizko Mendi optikan ere izango da. Izan ere, aitzindariak izan dira optika honetakoak zerbitzua beti euskaraz ematen, eta euren langile, iragarki eta izen guztiak euskaraz jartzen dituzte optikan. Laugarren belaunaldia da egun lanean dabilela, eta euskararekiko euren historia ezagutzera emango du saioak. Eta azkenik, Iruñeko Arrosadia auzoan, Iñaki Justezek euskara zabaltzearekin egiten duten lana kontatuko du. Era horretan, auzoan ariguneak sortzen ibiliko da Edurnerekin, dendetan ariguneak zer diren azaltzen.

Antton berriz, hainbat arigune erakusteaz arduratuko da. Lehenik, Zizurkilgo Norantz furgoneta enpresan sartuko da, eta furgoneta erosi nahi duen bezero erdaldun bati, arigunearen bidez, zerbitzua euskaraz nola ematen dioten ikusiko dugu. Ondoren, Ordiziako errugbi taldearekin ere egongo da. Barne arigunea sortu dute talde honetan, izan ere, errugbi jokalari batzuk etorkinak dira, eta beraiei euskaraz nola hitz egin eta erakusten dieten ikusiko dugu.

Horrez gain, Bilboko Gili-gili erropa dendan bertako arigunea ezagutuko du, bezeroei zerbitzua euskaraz emateko eta beraien artean ere euskaraz aritzeko denda nola moldatu duten erakutsiko dute hauek. Eta azkenik, Orendaingo Larreta esnekien gazta dendan egongo da bertako arigunea nolakoa den ikusten. Aprobetxatuz, bertako esnekiak nola egiten diren ere ikusteko aukera izango du saioak.

"Euskaraldia: Gehiago" saioa, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.