Itxi

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Zesta-punta

Helena-Arai vs Maite-Frida, Euskotren Winter Seriesen lehen finalerdian

EITB MEDIA

Banakako Series txapelketan, berriz, Johan eta Laduche izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.

  • Euskotren Women Winter Series 2024

    Euskotren Women Winter Series 2024

Helena-Arai vs Maite-Frida bikoteek ekingo diote astelehen honetan Euskotren Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketari, Durangon, Ezkurdi frontoian jokatuko duten finalaurrekoan. Irabazten duen bikoteak egingo du aurrera, martxoaren 11ko finalerako txartela lortuta.

Bestetik, Banakako Series lehiako neurketa jokatuko dute Johanek eta Laduchek. Bi hitzorduak ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita.

Datorren asteko finalaurrekoan aldaketa bat izango da. Izan ere, Ihart Arakistain sopeloztarra ez dago jokatzeko moduan, eta Naroa Merino tolosarrak jokatuko du haren ordez. Atzelari postuan kantxaratuko da Merino, Elaia Gogenolarekin bikotea osatuta. Biak dira berriak txapelketa honetan. Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal izango dituzte aurrean.