Itxi

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Zesta-punta

Erika-Maialen vs Elaia-Naroa, Euskotren Winter Seriesen bigarren finalerdian

EITB MEDIA

Banakako Series txapelketan, berriz, Erkiaga eta Lekerika izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.

  • Euskotren Women Winter Series 2024

    Euskotren Women Winter Series 2024

Astelehen honetan, Euskotren Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Erika-Maialen eta Elaia-Naroa bikoteek Durangon, Ezkurdi frontoian. Irabazten duen bikoteak egingo du aurrera, martxoaren 11ko finalerako txartela lortuta.

Irabazleek Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi izango dituzte aurrean finalean, lehen finalerdiak Maite Ortiz de Mendibil eta Frida Watkins mendean hartu zituztelako, bi setetan: 15-14 eta 15-12.

Bestetik, Banakako Series lehiako neurketa jokatuko dute Erkiagak eta Lekerikak. Bi hitzorduak ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita.