X

Irratia zuzenean

'Go!azen Basakabira' saioan Lore pertsonaia izateko lehia erakutsiko dute

Go!azen

Castingak

Lore pertsonaia izateko lehia, gaurko 'Go!azen Basakabira' saioan

A.E. | EiTB

2017/10/13

Sara Nieto, Miriam Lujua eta Ane Rodriguezen castingak izango dira ikusgai 21:00etan hasiko den saio berezian.

0:22
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, 'Go!azen Basakabira' saioaren bigarren atalean, 'Go!azen' telesaileko beste protagonista bat aukeratzeko castinga izango dugu ikusgai. Oraingo honetan, Lore personaiaren papera lortzeko hiru hautagai finalisten probak erakutsiko dituzte: Sara Nieto, Miriam Lujua eta Ane Rodriguez.

'Go!azen Basakabira' saioak udaberrian egindako castingeko partaideen probak, entseguak, emozioak, pozak eta etsipenak bilduko ditu. 'Go!azen'eko protagonista berriak aukeratzeko bi deialdi egin ziren, eta pertsonaia bakoitzerako hiru hautagai onenak aukeratu zituzten casting horietan.

Ainhoa Aierbe 'Go!azen'eko aktore zuzendaria, Ylenia Baglietto koreografo eta aktorea, eta Alex Sardui musikaria arduratu dira 'Go!azen' saioan aktore izateko probetara aurkeztu diren hautagaiak aztertzeaz. 'Go!azen'eko aktoregaiok iazko denboraldiko protagonistekin ere egongo dira harremanetan.

Halaber, pertsonaia bat izatea lortuko duen aktorea nor den jakin ondoren, honek telesailaren produkzio aurreko sekretuak kontatu eta Basakabiko lehen egunean bizitakoak azalduko ditu.

'Go!azen Basakabira' gaur 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.


"all" />

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
    Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena