Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

'Go!azen Basakabira' saioan sukaldari berria ezagutuko dugu gaur gauean

A.E.|EiTB

Beñat Larruket, Oihan Astigarraga eta Asier Oruesagasti aktoreen castingak ikusiko ditugu.

0:22

Gaur gauean, 'Go!azen Basakabira' saioan Martin Basakabiko sukaldari berriaren pertsonaiaren papera lortzeko hiru hautagai finalisten probak erakutsiko dituzte. Martin xelebre eta baldar baten bila ibili dira Euskal Herrian zehar eta hiru gazte iritsi dira finalera: Beñat Larrukert, Oihan Astigarraga eta Asier Oruesagasti. Ostiraleko saioan argituko da nork lortuko duen pertsonaia hezurmamitzea.

'Go!azen Basakabira' saioak udaberrian egindako castingeko partaideen probak, entseguak, emozioak, pozak eta etsipen uneak bilduko ditu. 'Go!azen'eko lau protagonista berriak aukeratzeko bi deialdi egin ziren. Hortik, pertsonaia bakoitzerako hiru hautagai onenak aukeratu zituzten.

Ainhoa Aierbe 'Go!azen'eko aktore zuzendaria, Ylenia Baglietto koreografo eta aktorea, eta Alex Sardui musikaria arduratu dira 'Go!azen' saioan aktore izateko probetara aurkeztu diren hautagaiak aztertzeaz. 'Go!azen'eko aktoregaiok iazko denboraldiko protagonistekin ere egongo dira harremanetan.

Halaber, pertsonaia bat izatea lortuko duen aktorea nor den jakin ondoren, honek telesailaren produkzio aurreko sekretuak kontatu eta Basakabiko lehen egunean bizitakoak azalduko ditu.

'Go!azen Basakabira' ostiraletan 21:00etan izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.