Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

Igorren izaera azaleratzen hasiko da, gaur, "Go!azen"en

EITB

Maddi arropa saltzen hasiko da arazo ekonomikoei aurre egiteko eta Zuri erabat nahastuta dago Enararekin.

0:26
Igor Enarari kontuak eskatzen

Igorren izaera azaleratzen hasiko da gaur "Go!azen" telesailaren hirugarren atalean.

Lagunen konfiantza irabazten ari bazen ere, tarteka, iazko Igor berekoia ikusiko dugu atal honetan. Enarari gezurra esan zion iaz gertatutakoari eta Zuriri buruz. Oraingoan, haserraldia izango du Enararekin.

Zuriren buruan ere Enara dago. Bera ondoan duenean urduri sentitzen da, batik bat, asko gerturatzen zaionean, eta zer sentitzen duen ulertu nahian dabil.

Maddik, berriz, bere egoera ekonomiko kaxkarra konpondu nahi izango du eta bere arropa saltzen hasiko da APP baten bidez. Baina ez du lagunek ezer jakiterik nahi...

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1-en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiek EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.