Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena

Garazirekin zer gertatuko den jakingo dugu, gaur gauean, "Go!azen"en

EITB

Bestetik, Eiderrek dantza saio bat antolatuko du eta arropa trukatzeko merkatu bat ere egingo dute ikasleek.

  • Garazi gaixo "Go!azen 7.0"n

    Garazi gaixo . Irudia: EITB

Garazirekin, Basakabiko "mamua"rekin zer gertatuko de jakingo dugu gaur "Go!azen" telesailaren laugarren atalean.

Aurreko atalean, oso gaixo aurkitu zuen Garazi Lukenek goizean bisitan joan zitzaionean, konortea galduta eta esnatu ezinik. Laguntza eske hasi zen gaztea, zer egin ez zekielako. Eta zer gertatuko da orain? Garazi hor dagoela jakingo al dute Basakabiko arduradunek? Sendatuko al da? Adin txikikoen zentrokoei deituko ote diete eraman dezaten?

Ikasleek, berriz, beraien ekimenekin jarraituko dute. Eiderrek "Dance for future" proiekturako dantza-saio bat egin nahiko du udalekuan. Dantzarako prest egongo diren gazteak beharko ditu, ikuskizuna polita irten dadin.

Bestetik, arropak trukatzeko merkatu txikia egitea otuko zaio Enarari. Ondo irudituko al zaio Igorri?

Maddik ez du merkatuan parte hartzerik nahiko; izan ere, arropak saltzen jarraituko du AEBetako erresidentzia ordaindu ahal izateko. Baina oso zaila dauka behar duen guztia lortzea.

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1-en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiek EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.