Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena

Inurrien izurritea izango dute gaurko "Go!azen"en

EITB

Basakabiko gelak fumigatu beharko dituzte. Bestetik, Maddi jangelan lanean hasiko da.

  • Inurriak agertu dira geletan "Go!azen 7.0"n

    Inurriak agertu dira Basakabiko geletan. Irudia: EITB

Inurrien izurritea izango dute gaur Basakabin, "Go!azen" telesailaren seigarren atalean.

Udalekuko logeletan inurriak agertuko dira, eta derrigorrezkoa izango da eraikina fumigatu eta gazteak handik ateratzea. Markeli horretarako enpresa bat aurkitzeko zeregina jarriko dio Amaiak, baina beste ideia bat izango du bekadunak: Basakabi berak fumigatzea. Zertarako gai izango ote da oraingoan?

Bestetik, Maddik lan bat topatu du. Basakabiko jangelan lan egiteko kontratua egingo dio Amaiak. Baina gazteak isilpean izan nahi du lanaren kontua, batik bat Zuriren aurrean, eta disimulatzen arituko da.

Garazik bere amaren lagunaren bila jarraituko du, uda amaitutakoan adin txikikoen egoitzara joan beharrik ez izateko. Eta Lukenek Madrilera ez joateko konpobide bila jarraituko du.

Azkenik, Igor gero eta kontrolatzaileagoa agertuko da Enararekin. Edozergatik jeloskor jarriko da eta Enara gainerakoengandik urrundu nahiko du.

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1-en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude  ikusgai.