Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena

Zurik eta Enarak elkarrizketa garrantzitsua izango dute, gaur, "Go!azen"en

B. F. | EITB Media

Inurri izurritearen errudunaren atzetik ibiliko da Kristina. Gainera, Igorrek busti-busti eginda bukatuko du eztabaida bat.

  • Zuri eta Enara, "Go!azen"en 7. atalean

    Zuri eta Enara, "Go!azen"en 7. atalean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Zurik pauso garrantzitsua emango du Enararekin duen harremanean, gaur gauean, “Go!azen” telesailaren zazpigarren atalean.

Asko pentsatu ostean, Zurik Enararengatik sentitzen duena aitortzea erabakiko du. Asmatuko ote du esan nahi duen guztia garbi azaltzen? Nola hartuko du Enarak?

Gainera, Kristinak inurrien izurritea probokatutakoa izan dela deskubrituko du eta errudunaren atzetik ibiliko da.

Beste alde batetik, Igorrek, Garazik eta Lukenek eztabaida izango dute. Igorrek goitik behera blaituta bukatuko du elkarrizketa.

“Go!azen” ostiralero izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.