Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

Garazi ikusteko asmoz Basakabira joango da Eli "Go!azen 9.0"ren bigarren atalean, gaur gauean

EITB Media

Aste honetan ETS taldearen "Aurkitu genituen" kanta eta Merina Grisen "Saiatzen naiz" abestia entzungo ditugu.

0:32
Zarata-protesta

"Go!azen 9.0" telesailaren bigarren atala izango dugu ikusgai gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, Eli Basakabira sartzen saiatuko da Garazi ikusteko asmoz, baina ahaleginak alferrikakoak izango dira. Bestalde, Oier Barahona zuzendariaren neurri zorrotzak direla-eta, zarata-protesta egingo dute udalekuko gazteek.

Ohi denez, musikak presentzia nabarmena du telesailean. Aste honetan protagonistek dantzatuko dituzten kantuak dira: ETSren "Aurkitu genituen" eta Merina Grisen "Saiatzen naiz".

"Go!azen"en estreinaldia, joan den ostiralean, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadi 4-12 urte bitarteko gaztetxoen artean, % 43,0ko audientzia zatiarekin. Halaber, 53.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta % 9,0ko kuota euskaldunen artean.