Gu Ta Gutarrak
Kolokan
Araitz eta Joseba jarri ditu arriskuan talde urdinak
I,.A.
"Gu Ta Gutarrak" saioko talde urdinak bi taldekide jarri behar izan ditu arriskuan. Final handia urtarrilaren 6an izango da, eta hamar gutar bakarrik iritsi daitezke bertara.


"Gu Ta Gutarrak"eko kuadrilla urdinak finalean ikusten ez dituzten bi lagunen izenak eman behar zituen. Orain 12 lehiakide daude, baina 10 besterik ez dira iritsiko final handira. Gogora dezagun talde arrosak Janire eta Leire utzi zituela arriskuan. Hona hemen taldekide bakoitzak emandako botoak:
Joseba: Araitz
Araitz: Enara
Oier: Enara
Olatz: Araitz
Aitzol: Araitz
Enara: Araitz
Beraz, 4 botorekin, Araitz aukeratu dute finaletik kanpo gelditzeko. Ondoren, berriz ere bozketa egin dute, eta hona hemen emaitzak.
Enara: Joseba
Aitzol: Joseba
Olatz: Joseba
Oier: Aitzol
Araitz: Enara
Joseba: Enara
Joseba izan da arriskuan jarri duten bigarren laguna. 3 boto eskuratu ditu gipuzkoarrak. Beraz, Araitz eta Joseba jarri dituzte arrosek arriskuan.