Gure Kasa
21:30ean
Leticia Canales eta Garazi Sanchez surflariak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EITB
Gainera, San Sebastian eguneko tradizioez arituko dira, eta Richard Oribe igerilariarekin, aurtengo Urrezko Danborrarekin, hitz egingo dute.
Gaurko 'Gure Kasa' saioan, Leticia Canales eta Garazi Sanchez surflariak izango dituzte gonbidatu.
Gainera, Donostiako Danborradaren bezperan, San Sebastian eguneko tradizioez arituko dira; angulak jateko ohituraz, besteak beste. Iban Garcia, gainera, angula bila joango da Donostiako Bretxako merkatura.
Richard Oribe igerilariari emango diote aurten, larunbatean, Donostiako Urrezko Danborra, eta Markel Alberdi berarekin izan da. Bi igerilari olinpiko batera, igerilekuan.
Urte berriarekin batera, beherapenak ere hasi dira, eta gai hori izango dute hizpide Onintza Enbeitak eta Ana Goitiak.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.