Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Sara Gandarari elkarrizketa, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Gainera, Zarauzko Skasti taldeak bere azken diskoa aurkeztu eta zuzeneko emanaldia eskainiko du.

Gaur gauean, Sara Gandara kazetaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. ETBko Kirolak ataleko aurkezlea eta estropada emanaldietako ohiko aurpegia da. Gainera, hainbat programatan aritu da aurkezle lanetan Euskal Telebistan.

Zarauzko Skasti taldearen bisita ere izango dute. Ye disko berria eskuetan hartuta etorriko dira Skastiko kideak. Musika propioaren aldeko aldarri modura aurkeztu dute laugarren lana. Disko berria aurkezteaz gain, zuzeneko emanaldia eskainiko dute 'Gure Kasa'n.

Bestalde, Iban Garcia youtuberrari erronka bat jarriko diote: kalera atera eta kalejira bat egitea lortu behar du jendearekin, inori ezer esan gabe, modu inprobisatuan.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1