Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Iñaki Osa goi-mailako puntista, gaur 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Iban Garcia, Aitor Frantsesena eta Mikel Garaizabalen tarteak izango dira asteleheneko saioan.

  • Iñaki Osa, 'Ur Handitan' saioan agertu zenean

    Iñaki Osa, 'Ur Handitan' saioan agertu zenean

Iñaki Osa goi-mailako zesta-puntako pilotaria da. 16 urterekin bere Zumaia maitea utzi zuen eta Milanera joan zen jokatzera. Handik Estatu Batuetara igaro zen, eta urte asko eman zituen han, arrakastaz arrakasta. Besteak beste, Redbull eta Loewe marken irudia izan da, eta surflaria eta musikaria ere bada. Munduko puntistarik onenetakoak gauza asko izango ditu kontatzeko gaur iluntzean 'Gure Kasa' saioan.

Urteko partida ere grabatu dute Zumaian: Telleria I., hau da, Julen Telleria, Iñaki Osa Goikoetxearen aurka. Lehia ikusgarria, partida bikaina eta ezusteko emaitza. Irudi guztiak 'Gure Kasa'n izango dira ikusgai.

Asteburu hau oso emankorra izan da Iban Garciarentzat. Lehenbizi, Euskarabentura espedizioan bizitako esperientzia erakutsiko digu, eta, denborarik galdu gabe, Bilbao BBK Liven ere egon da.

Aitor Frantsesenaren asteburua ez da gutxiago izan: piraguan ibili da alabarekin, eta baita olatu artifizialak surfeatzen ere. Ez daki geldi egoten gizon honek.

Mikel Garaizabal ez da Estatu Batuetako upategietara joan, Etxebarri jatetxera joan da oraingoan, bertako sommelier laguntzailearekin usain eta zapore berezienekin disfrutatzera.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1ean, 21:30ean.