Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, gaurko 'Gure Kasa'ko gonbidatua

EiTB

Ostegunekoa izango da denboraldi honetako azken saioa eta abuztuan programako unerik onenak berreskuratuko dituzte.

  • Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon

Gaur gauean esango dio agur denboraldiari 'Gure Kasa' saioak, eta abuztuan programarik onenak berreskuratuko dituzte. Irailean itzuliko da saioa gonbidatu gehiagorekin.

Astebete eskas falta da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko. Abuztuaren 4an Zeledon bere aterkiarekin kanpandorretik behera jaitsiko da festei hasiera emanez. Eta 'Gure Kasa'n Zeledon gonbidatu bezala izango dute: 17 urtez Zeledon hezurmamitu duen Gorka Ortiz de Urbina.

Maddalen Arzallus, bestalde, Argantzunera joan da eta hango euskararen eta hitz bitxien inguruan galdezka aritu da.

Beti bueltaka dabilena Iban Garcia da. Gorputzean ahal dituen flotagailu gehien jantzi eta horrela ibili da hondartzan.

21:30ean dago ikusgai 'Gure Kasa' ETB1en eta eitb.eus-en.