Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Jone Uria eta Oihana Bartrarekin bertsotan, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Gainera, Nerea Aliasek aho-zabalik utziko ditu guztiak bere 'look' aldaketarekin eta Iban Garcia Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren atzetik ibiliko da 'BIP' atalean.

  • Oihana Bartra eta Jone Uria bertsotan. Argazkia: EiTB

    Oihana Bartra eta Jone Uria bertsotan. Argazkia: EiTB

Jone Uria eta Oihana Bartra bertsolari bizkaitarrak izango ditu gonbidatu moduan gaurko 'Gure Kasa'k.  Euskal Herriko plaza garrantzitsuenetan jende askoren aurrean abestu ostean, telebista munduan murgilduko dira asteartean. Ondo pasatzeaz gain, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaz hitz egiteko aprobetxatuko dute platoko lagunek.

Saioaren beste protagonistetako bat Nerea Alias izango da: Anoetako aurkezleak bere look-a goitik behera aldatzea erabaki du. Orain arte ezagutzen genuen Nerea ez dela itzuliko ziurtatu du. Guztiak aho-zabalik utziko ditu bere irudi aldaketarekin.

Jolasean ere ibiliko dira gonbidatuak astearteko saioan Nahiara Gagorekin; eta Onintza Enbeitak Ni on In tartearen atal berri bat aurkeztuko du. Zeren inguruan egin ote du gogoeta oraingoan? Munduko amarik onenak izango ditu abiapuntu. Iban Garciak, bestalde, BIP (Bazatoz Ibanekin Platora) atala zabalduko du berriz. Euskal Herriko aurpegi ezagunei 'Gure Kasa'ra berarekin joateko gonbidapena luzatzen ibili da youtuberra. Oraingoan, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko lagunen bila joan da, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren atzetik ibili da. Lortu ote du beraiekin egotea?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.