Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Euskaraldiaz mintzatuko dira, gaur, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea eta Kike Amonarriz soziolinguista izango dituzte gonbidatu.

  • Euskaraldiaz mintzatuko dira, astelehenean, 'Gure Kasa' saioan.

Euskara eta Euskaraldia izango dira protagonista gaurko 'Gure Kasa' saioan. Gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko hamaika egunez egingo den ekimenaz hitz egiteko Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaile eta bertsolaria, eta Kike Amonarriz soziolinguista hartuko dituzte gonbidatu.

Bestalde, Onintza Enbeitak gure hizkuntza ohiturei buruz hitz egingo du Ni On In tartean eta Jon Garate kalean izango da euskarari buruz galdezka.

Azkenik, Iban Garciak Asier Illarramendi Realeko jokalariari gonbidapena luzatzeko saiakera egingo du eta Maddalen Arzallusek musika jarriko dio asteleheneko saioari.

'Gure Kasa' 21:30ean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.