Gure Kasa
21:30ean
Gari abeslaria, gaur, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren azken eguna ere izango dituzte gogoan.
-
Gari abeslaria, astelehenean, 'Gure Kasa' saioan.
Gaur, euskal musikaren izen eta erreferente garrantzitsuetako bat gonbidatu dute 'Gure Kasa' saiora: Gari. Bere disko berriaren aitzakian, Beste denbora batean lanaz hitz egin eta zuzenean abestuko du. Euskararen Nazioarteko Egunaz eta Euskaraldiaren azken egunaz ere arituko dira.
Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria Legazpin izan da, Gariren jaioterrian. Euskal hitz eta esamolde zaharrak aurkitzeaz gain, Mikel Laboaren urteurrena gogoratzeko, elkarrekin abestuko dute.
Nerea Aliasek ETBren artxiboan topatutako gonbidatuen antzinako irudiak ekarriko ditu, eta Iban Garciak euskaratu egingo ditu irratian entzuten dituen abesti ezagun batzuk.
'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.