Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Izagirre anaiak izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Ormaiztegiko txirrindulariak izango dira gonbidatuak. Horrez gain, EiTB Maratoiari tartea eginez, minbizia gainditu duen lagun baten testigantza ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Izagirre anaiak, ostegunean, 'Gure Kasa' saioan

    Izagirre anaiean artxiboko irudia

'Gure Kasa' saioaren gaurko gonbidatuak bi anaia ormaiztegiar dira; arrakasta handiko bi txirrindulari, Ion eta Gorka, Izagirre anaiak. Ionek Giroko eta Tourreko etapa bana irabazi ditu, eta Gorkak Giroko etapa bat eta Espainiako Ruta txapelketa.

Nerea Aliasek ETBko artxiboan aurkitutako irudiak ekarriko ditu. Naiara Gagok, ostera, jolasean eta txirringa gainean jarriko ditu aurkezleak eta gonbidatuak.

Asisko Urmeneta eta bere errotulagailuen bisita ere izango dute, eta Iban Garcia eta ama disko-jartzaile lanetan ikusiko ditugu.

Bukatzeko, EiTB Maratoiaren elkartasun egunarekin bat eginez, Aitor Frantsesenak biriketako minbizia gainditu duen lagun bat aurkeztuko du bere tartean.

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.