Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Ene Kantak, gaurko 'Gure Kasa'n gonbidatu

EiTB

Nerea, Urko, Xabier eta Oihane Ene Kantak taldeko kideak abesti berriak kantatu eta dantzatuko dituzte platoan.

  • 'Ene Kantak' taldeko Urko Oscoz eta Nerea Urbizu.

    'Ene Kantak' taldeko Urko Oscoz eta Nerea Urbizu.

Astoak, satorrak, erraldoiak… asteazken honetan ez da ikuskizun faltarik izango 'Gure Kasa' saioan. Nerea, Urko, Xabi eta Oihane, Ene Kantak-eko lagunak izango dituzte gonbidatu eta beraien azken diska aurkeztuko dute eta bihartik aurrera Euskal Herri osoan zehar eskainiko duten ikuskizun "erraldoia"z arituko dira. Abesti berriak abestu eta dantzatuko dituzte eta etxeko txikiek "SatorJator" ezagutuko dute.

Horrez gain, Maddalen Arzallus Abestien Zaindaria egin du Lesakan. Gabonetako abestiak bildu ditu eta benetan emaitza ederra lortu du.

Barakaldon, BECen dagoen Gabonetako parkean izan da Iban Garcia. Haur bat bezala ibili da, gora eta behera, eta bertan aurkitu duen giroa eta haurren poza erakutsiko dizkigu. Nahiara Gagok ere jolasean jarriko ditu aurkezleak eta gaurko gonbidatuak. Eta Nerea Aliasek bere Youtube kanaleko bideo berri bat aurkeztuko digu.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.