Gure Kasa
21:30ean
Eneko Llanos, 'Gure Kasa' saioko gonbidatua, gaur gauean
EiTB
Triatloi txapeldunaren ibilbide arrakastatsua errepasatuko dute.
-
Eneko Llanos, 'Gure Kasa' saioko gonbidatua, astelehenean.
Punta-puntako kirolari bat izango dute gonbidatu gaur 'Gure Kasa' saioan, Eneko LLanos triatloi txapelduna. Sydneyko eta Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu du, eta Espainia mailan ironman gehien irabazi duen pertsona da. Bost urte garaipenik lortu gabe egon ondoren, 43 urterekin, Arizonako Ironman-a irabazi zuen azaroan. Horren ibilbidea errepasatuko dute, eta hurrengo erronka zein izango duen galdetuko diote.
Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko dio Eneko LLanosi. Oroitzapen politak eta une hunkigarriak gogoratuko dituzte bere lagun eta familiaren eskutik, eta triatloi bat egingo dute. Jon Garate kalean izan da jendea kirola egiten jartzeko prest.
Aitor Frantsesenak Patxi Fadrique aurkeztuko du bere atalean, auto istripu baten ondorioz gurpildun aulkian dagoen kirolari bikaina. Tenisean jokatzen du, eta munduko onenen artean dago. Iban Garcia youtuberra magia egiten ahalegindu da kalean.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.