Gure Kasa
21:15ean
Mikel Nieve txirrindularia, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EITB
Gainera, Oinatz Bengoetxea, Inaxio Perurena eta Mikel Nieve elkartuko dituzte Leitzan, adin bereko hiru lagun eta kirolari arrakastatsu.
-
Mikel Nieve. Argazkia: EFE
Mikel Nieve, Euskal Herriko txirrindulari onenetariko bat, izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu gaur gauean. Bere ibilbidea errepasatu eta aurtengo denboraldiaz arituko dira berarekin.
Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko du. Mikelen familiarekin eta gertukoekin izan da bideo hunkigarri bat prestatzen. Nahiara Gagok erlojuaren kontra jarriko ditu Mikel Nieve eta Telleria anaiak. Nor izango da segundoak kontatzen onena? Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bonbon tartea aurkeztuko du: galdera azkar eta dibertigarriak egingo dizkio gonbidatuari. Eta Jon Garate kalean izango da Euskal Herriko Itzulirako prestaketekin.
Gorane, bizikleta hartu, eta Euskal Telebistaren Bilboko egoitzara joango da, Xabier Usabiagarekin lasterketa bat egin nahi omen duelako. Zein ote da emaitza?
Gainera, Abestien zaindaria Lekunberrin izango da eta Maddalen Arzallusek Nafarroako abesti zahar eta berriak ezagutuko ditu bertan. Amaitzeko, Leitzan, Oinatz Bengoetxea, Inaxio Perurena eta Mikel Nieve elkartu dituzte: adin bereko hiru lagun eta kirolari arrakastatsu.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.