Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Txuri Urdin izotz hockey taldea, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Kirol hau ezagutaraziko digute Estatu mailan txapelduna den taldeko sei kidek.

  • Txuri Urdin izotz hockey taldeko kideak

    Txuri Urdin izotz hockey taldeko kideak. Argazkia: EiTB

Izotz hockeyaren munduan murgilduko gara gaur gauean 'Gure Kasa' saioan Txuri Urdin taldeko sei kiderekin. 47 urteko historia dauka Donostiako taldeak, eta hiru denboralditan jarraian irabazi du liga. Gonbidatuek kirol hau ezagutarazi eta euren ibilbidea errepasatuko dute.

Nerea Aliasek izotz hockeyan nola moldatzen den erakutsiko digu, eta Nahiara Gagok, ohi denez, jolas bat prestatuko du gonbidatuentzat eta aurkezleentzat. Asisko Urmenetaren eta Jon Gotzon Aldaparenaren bisita ere izango dute Txuri Urdin taldeko kideek.

Jon Garateren eta Iban Garciaren atalek osatuko dute gaurko saioa, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.