Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Iban Mayo txirrindulari ohia izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Bere ibilbidea errepasatu eta gaur egun duen bizimoduaz arituko da.

  • Iban Garciak gonbidatu zuen Iban Mayo 'Gure Kasa' saiora

    Iban Mayo eta Iban Garcia

'Gure Kasa' saioaren gaurko atalean, Iban Mayo txirrindulari ohia izango dute gonbidatu. 41 urteko igorretarrak 24 lorpen garrantzitsu eskuratu ditu bere ibilbidean; tartean, Frantziako Tourrean seigarren postua, Espainiako Vueltan bosgarrena eta Euskal Herriko Itzulian garaipena.

Ibilbide hori guztia errepasatuko dute Mayorekin, eta 2007an dopinarekin izan zituen arazoez ere arituko dira. Zertan dabil igorretarra txirrindularitza utzi zuenetik? Nolako bizimodua du gaur egun? Luze eta zabal arituko dira berarekin Telleria anaiak lehengoaz, oraingoaz eta etorriko denaz.

Isma Pereirak bizikleta gainean jarriko ditu Iban Mayo, Zuriñe eta Telleria anaiak. Jolas dibertigarri baten bidez, txirrindularitza eta eskulanak uztartu beharko dituzte. Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon-bon atala egingo du, eta galderarik bihurrienak egingo dizkio Iban Mayori. Nahiara Gagok ezustekoa emango dio Mayori, eta haren familiakoekin eta hurbilenekoekin grabatu duen Oroitzapenen kaxa erakutsiko dio. Gaurko gonbidatuak ez daki ezer, eta zur eta lur geratuko da Nahiarak Igorrera egindako bisitarekin.

Bestalde, Iban Garciak modako challenge bat erakutsiko digu, Bratz Challenge bat. Maite Azpiazuk amarekin batera egingo du gazteentzat biral egin den challenge bitxi hori.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.