Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Aingeru Garai eta Adur Etxezarreta eskiatzaileak, gaur, 'Gure Kasa'n

EITB

Bi kirolariek euren ibilbidea errepasatuko dute Telleria anaiekin eta jolasean ere arituko dira Isma Pereirarekin.

  • Adur Etxezarreta eskiatzailea.

    Adur Etxezarreta eskiatzailea.

Munduko eskiatzailerik onenetakoak izango dira gaurko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu: Aingeru Garai eta Adur Etxezarreta.

Adur Etxezarreta Aresokoa da eta 23 urte ditu. Duela bi urte, munduko txapelketa jokatu zuen junior mailan, eta, aurten, otsailean, profesionaletan aritu da munduko supererraldoi txapelketan.

Aingeru Garai Galdakaokoa da eta 20 urte ditu. Lorpen hauek daude aurten lortu dituenen artean: junior mailako munduko txapelketako hamahirugarren postua eta maila absolutuko Espainiako txapelketa.

Telleria anaiekin euren ibilbidearen errepasoa egingo dute, eta jolasean ere jarriko dituzte Isma Pereiraren eskutik. Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon-bon atala egingo du eta Iban Garciak, bere aldetik, Euskal Herriko jende ospetsua 'Gure Kasa'ra gonbidatzen jarraituko du. Oraingoan, Baigorrira joan da, Erramun Martikorena abeslari mitikoari gonbidapen-testigua ematera.

Iñigo Vicensek fit camp berezia egingo du gaur roller talde batekin. Entrenamendua patinen gainean nola egin azalduko digu Ondarroako entrenatzaile pertsonalak.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.