Gure Kasa
ETB1en, 21:15ean
Ampo Ordiziako errugbi jokalariak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EiTB
Iñigo Marotias, Ekaitz Sadaba, Asier Alvarez de Eulate, Mikel Aizpurua, Asier Korta eta Iñaki Puyadena hartuko dituzte gonbidatu Telleria anaiek.
-
Telleria anaiak. Irudia: EiTB
Errugbia izango da protagonista astearteko 'Gure Kasa' saioan. Ampo Ordizia taldeko sei jokalari hartuko dituzte gonbidatu Telleria anaiek eta Zuriñek: Iñigo Marotias, Ekaitz Sadaba, Asier Alvarez de Eulate, Mikel Aizpurua, Asier Korta eta Iñaki Puyadena.
Ampo Ordiziak bi Errege Kopa irabazi ditu jarraian, 2012an eta 2013an, eta beste bi aldiz ligako txapeldunorde izan da. Aurten ez dute liga batere makala egin, eta Ohorezko Mailan laugarren postuan geratu dira. Telleria anaiekin luze eta zabal ariko dira euren ibilbideari buruz, eta jolasean ere jarriko ditu Isma Pereirak. Ohi denez, galdera marroia izango dute prest gonbidatuentzat, eta Jon Gotzon Aldaparenaren Dagoenean bon-bon ataleko galderak ere erantzun beharko dituzte.
Amaitzeko, Iban Garcíak modako challengea ekarriko digu, potito challenge, eta Maddalen Arzallusek Mungian grabatutako Abestien zaindaria tartea erakutsiko digu.
'Gure Kasa' 21:15etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.