Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan, ETB1en

Miren Gaztañaga aktorea, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Joseba Beloki kolaboratzaileak, berriz, ETBn oso ezaguna izan zen aurkezle bat ekarriko digu.

  • Miren Gaztañaga aktorea ETBko 'Ahoz Ahoz' saioan

    Miren Gaztañaga. Irudia: EiTB

'Gure Kasa' saioko asteko lehen gonbidatua Miren Gaztañaga izango da. El guardian invisible, Legado en los huesos eta beste hainbat lan egin ditu Mirenek zineman. Horietaz eta esku artean dituen antzezlanez hitz egingo du Irunen jaiotako aktoreak. 

Gaztañaga 'Goenkale'n lanean ibili zela aprobetxatuz, duela gutxi estreinatu duten Goenkalek esana… atala egingo du Jon Garatek. Eta zer da Goenkalek esana…? Goenkalen, gidoipean, duela urte asko gertatu ziren gauzak errealitatean geroago gertatu direla erakusten digun atala. 

Joseba Beloki ere izango dute kolaboratzaile, eta Aspaldiko! atalean garai batean ETBn oso ezaguna izan zen aurkezle bat ekarriko digu gogora. 

'Gure Kasa' 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.