Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Ainhoa Etxaide izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Sindikalismoan izan duen ibilbideaz eta Euskal Herriko langileen egoeraz arituko dira berarekin.

  • LABeko Ainhoa Etxaide

    LABeko Ainhoa Etxaide. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Ainhoa Etxaide sindikalista izango da gonbidatu 'Gure Kasa' saioan. Bederatzi urtez izan zen LAB sindikatuko idazkari nagusia, eta, gaur egun, sindikatu horretako feminismo arloko arduraduna da hondarribiarra.

Sindikalismoan izan duen ibilbidea errepasatuko dute saioan, eta Euskal Herriko langileen egoeraz ere jardungo dute. Horrez gain, feminismoak duen garrantziaz eta familia eredu ezberdinez hitz egiteko tartea ere izango dute.

Baina sorpresa gehiago izango dira saioan. Besteak beste, Ainhoa gertutik ezagutzeko aukera izango dugu Izaskun Moyanok egin dion Oroitzapenen kaxa-rekin. Gainera, Joseba Beloki beste Aspaldiko! baten bila joan da; kasu honetan, Iñigo Lamarca ararteko ohiarengana.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.