Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Jose Luis Korta izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Arraunaz eta telebista saio ezberdinetan, bereziki 'El Conquistador del Fin del Mundo'n, egin dituen agerraldiez mintzatuko da.

  • Jose Luis Korta

    Jose Luis Korta. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Jose Luis Korta izango dute 'Gure Kasa' saioan: txapeldunetan txapelduna, arraun munduko gorentasuna eta bandera konkistatzailea. Arraunagatik ez ezik, ETBko hainbat saiotan parte hartzeagatik ere da ezaguna Korta; 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan egindako agerpenak dira nabarmenenak. Arraun munduan izan duen ibilbidea errepasatuko dute, baita azken denboraldiko emaitzak ere. Gainera, hurrengo urtera begira San Juanek dituen helburuei buruz ere galdetuko diote. 

Sorpresaz betetako saioa izango da asteazkenekoa, besteak beste, Korta kozinatzen ikusteko aukera izango baitugu Pili Manterolarekin batera. Gainera, Jon Garatek Euskal Telebistako telesail arrakastatsuenaren bitxikeriak kontatuko dizkigu Goenkalek esana atalean. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.