Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Toti Martinez de Lezea idazlea, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EiTB

Idazleak bere azken bi liburuak aurkeztuko ditu: 'Sorginen belarra' eta 'Nur eta Olentzero'.

  • Toti Martinez de Lezea idazlea.

    Toti Martinez de Lezea idazlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Astelehenean, Euskal Herriko idazle ezagunenetako bat etorriko da 'Gure Kasa'ra: Toti Martinez de Lezea. Bere liburu berriak aurkeztuko ditu: Sorginen belarra eta Nurren abentura berria: Nur eta Olentzero. Idazle arabarrak 50 liburu baino gehiago idatzi ditu, beste hainbeste eleberri itzuli, eta telebistako gidoilaria ere izan da. Bere lan berriaren eta ibilbide profesionalaren inguruan hitz egiteaz gain, Durangoko Azoka irekitzeko egunak falta direla, euskal kulturaren egoera ere jorratuko dute.

Marta Elvira Larrabetzura joan da Toti ondo ezagutzen dutenekin potilleatzera! Sorpresekin jarraituz, Izaskun Moyanok oroitzapenen kaxa prestatu dio Totiri, familiakoen laguntzarekin. Gainera, bere abesti gogokoenak entzuteko aukera ere izango dugu Doinuen kaxa atalean.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.