Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Realeko neskak, gaur, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Realeko hockey eta futbol taldeek egindako denboraldi apartaz arituko dira, besteak beste.

  • 'Gure Kasa' aurkezten dute Aitziber Garmendiak eta Julen eta Antton Telleriak.

    Aitziber Garmendia eta Julen eta Antton Telleria aurkezleak. EiTBko bideo bateko irudia.

San Sebastian egunean, 'Gure Kasa' saioan punta-puntako gonbidatuak izango dituzte: Realeko hockey eta futbol taldeetako neskak. Donostiako Urrezko Danborra jaso dute aurten bi taldeek, Gipuzkoako hiriburuak ematen duen saririk garrantzitsuena. Hockey taldeak zein futbol taldeak egin duten denboraldi apartaz hitz egingo dute saioan, baita emakumezkoen kirolak bizi duen egoeraz ere. Gainera, etorkizunera begira dituzten helburu eta proiektuak ere izango dituzte hizpide.

Emakumezkoen kirolari eskainitako saio honetan, ez da futbol atala faltako. Ainhoa Sanchez Gasteizera joan da, eta, bertan, Alavesen ereserkia euskaratu duen pertsona elkarrizketatu du. Marta Elvira, bestalde, Donostian izan da, gonbidatuen sekretuen bila potilleatzen. Izaskun Moyano, berriz, kalera irten da euskaldunok emakumezkoen kirolaren inguruan dakigunaz galdezka.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.