Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Zea Mays taldeko kideak izango dira gaurko gonbidatuak "Gure Kasa"n

EiTB

Aiora Renteriak eta Piti Imazek taldearen azken lana aurkeztuko dute, 'Atera'.

  • Zaea Mayseko Aiora Renteria eta Piti Imaz

    Zaea Mayseko Aiora Renteria eta Piti Imaz. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Euskal Herriko talde mitiko bateko bi kide izango dituzte "Gure Kasa"n gonbidatu: Zea Mayseko Aiora Renteria eta Piti Imaz. Taldearen azken lana aurkeztera datoz, Atera, eta "Kea" abestia joko dute, platoan, zuzenean.

Bestalde, Marta Elviraren bidez, musikariak non ibiltzen diren, non poteatzen duten eta haien txokorik kuttunenak zeintzuk diren jakingo dugu Potilleoa! atalean.

"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.