Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Juan Mari Atutxa, gaurko "Gure Kasa"n gonbidatu

EiTB

Bere ibilbide politikoa errepasatuko du gonbidatuk Telleria anaiekin batera.

  • Juan Mari Atutxa.

    Juan Mari Atutxa. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, urte askotan politikari lotuta egon den gonbidatua izango dute "Gure Kasa"n: Juan Mari Atutxa. Legebiltzarreko presidentea, Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua eta Sabino Arana Fundazioaren lehendakaria izan da, eta, gaur egun, bizitza politikotik kanpo bizi da.

Hitzorduan zehar, Espainiako Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik ezarri zion kondenaz arituko da, besteak beste. Halaber, Atutxaren alderdi pertsonalagoa ezagutuko dugu, Marta Elviraren Potilleoa! atalean. Zer sekretutxo dituzte kontatzeko gertukoek politikari ohiaren inguruan?

"Gure Kasa", gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.