Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

Gaur, 22:30ean

"Zuen Kasatik, Gure Kasara" saioa musu truk lanean ari diren boluntarioei buruz

EiTB

Julen eta Antton Telleriak, Virginia Santosek, Jon Plazaolak eta saioko kolaboratzaileek umorez beteko dute Ostegun Santua.

0:19
Julen Telleria, Antton Telleria, Virginia eta Jon Plazaola

Aurtengo Aste Santua etxean pasatu beharko dugu. Hori dela eta, Julen eta Antton Telleria, Virginia Santos eta Jon Plazaola "Zuen Kasatik, Gure Kasara" saioan arituko dira Ostegun Santua umorez pasatzeko, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Aste honetan, konfinamendu egoeran musu truk lanean ari diren hiru boluntario izango dira protagonista: irakasle bat, psikologo bat eta zaintza sareko kide bat. Beraien lana gertuagotik ezagutu, eta omendu egingo dituzte programan.

Bestalde, Aitor Francesena Gallo surflaria eta saioko kolaboratzaileak bere bizipenak kontatuko dizkigu lehenengo pertsonan; izan ere, ospitalean egon berri da koronabirusak jota.

Kolaboratzaile gehiagok ere izango dute tartea: Marta Elvira bizilagunak aztoratzen arituko da Balkoteoa atalean; Maddalen Arzallusek konfinamendua arintzeko abesti bat eskainiko du, eta Ainhoa Sanchez futbolari buruz arituko da Euskal Herriko bi aurpegi ezagunekin.

Ikusleek ere beraien tartea izango dute, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsitako "Txoria txori" abestiaren bertsioak izango dira ikusgai. Bertan parte hartu nahi duenak gurekasa@eitb.eus helbidera edo 655 28 34 27 WhatsApp zenbakira bidal ditzake bideoak.