Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

Gaur, 22:30ean

Andoni Agirregomezkorta, Eli Pinedo eta Julian Iantzi, "Gure Kasa"ko gonbidatuak

EiTB

'Tik-Tok'ak egingo dituzte eta, solasaldi atseginean, euren azken proiektuen berri emango dute, eta konfinamenduak non eta norekin harrapatu dituen azalduko dute.

  • Julen eta Antton Telleria eta Virginia Santos

    Julen eta Antton Telleria eta Virginia Santos. Argazkia:EiTB

Andoni Agirrekomezkorta aktore eta aurkezlea, Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohia eta Julian Iantzi aurkezlea hartuko dituzte "Gure Kasa" saioan gaur gauean. Hiru gonbidatuek solasaldi atsegina izango dute aurkezle eta kolaboratzaileekin, beraien azken proiektuen berri emanez, eta konfinamenduak non eta norekin harrapatu dituen azalduz. Horrez gain, Tik-Tok-ak egingo dituzte.

Onintza Enbeita ile-apaindegira joan da programako kamerekin. Bere look berria erakusteaz gain, ile-apaindegiko langileak egoera berrira nola moldatu diren jakingo dugu. Marta Elvira terrazaz terraza ibili da Errenterian, Andoniri, Juliani eta Eliri buruz galdezka. Maddalen Arzallusek, berriz, lantaldea mugimenduan jarriko du, eta "Gure Kasa Band" osatuko dute elkarrekin. Zein izango ote da emaitza?

Aste honetako kolaboratzaile berezia Ainhoa Aierbe aktorea izango da. Bere txokorik gustukoenera eramango gaitu, Ulia mendira, bertako paraje zoragarriak ezagutzera. Joseba Olagaraik, berriz, Iskanderren eta Andrearen istorioa ekarriko digu. Urte eta erdi eman dute Manhattan uharteko igeriketa zeharkaldirako prestatzen, baina, pandemia dela eta, bertan behera geratu da proba.

"Gure Kasa"ko plazan, musika emanaldia ere izango dute: Maren abeslariak bere disko berriko aurrerapen-kanta kantatuko du.

"Gure Kasa" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.