Gure Kasa
22:30ean
Julen Aginagalde, Zuriñe Hidalgo eta Jon Plazaola, gaur gauean "Gure Kasa"n
EiTB
Gorka Aginagalde, Marta Elvira, Onintza Enbeita eta Joseba Olagarai kolaboratzaileek eduki mordoa ekarriko dute 22:30etik aurrera.
Julen Aginagalde munduko eskubaloi txapelduna, Zuriñe Hidalgo abeslari eta aurkezlea eta Jon Plazaola aktorea izango dira gaurko gonbidatuak Euskal Telebistako "Gure Kasa" saioan. Jolas bihurrietan parte hartu, kirolaren, antzerkiaren eta kontzertuen itzulerari buruz hitz egin, modako TikTok-ak grabatzen ahalegindu eta gau atsegin bat pasatzera datoz.
Julen Telleria aita izan da, eta, aste honetatik aurrera, Antton Telleriak eta Maddalen Arzallusek gidatuko dute saioa, Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin.
Gorka Aginagalde aktorea izango da aste honetako kolaboratzaile gonbidatua, eta bere txokorik bereziena erakutsiko digu: Gasteiz. Marta Elvira Urretxun izan da "terrazeoa" egiten eta gure gonbidatuei buruz galdetzen. Zer esan ote diote? Bestalde, Onintza Enbeita arropa denda batera joan da lehen aldiz. Nola aldatu da egoera? Zerbait erosi ote du? Bukatzeko, Joseba Olagaraik Oinatz zezena eta haren jabea aurkeztuko dizkigu. Iñaki Zunzunegi abeltzaina eta trikitilaria da, eta aurtengo planak bertan behera geratu zaizkio.
Antton Telleriak eta Maddalen Arzallusek gidatuko dute "Gure Kasa", Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.