Itxi

Hauxa2

Hauxa2

Hauxa2

22:00etan

Ezkontza kontuak hizpide, gaur gauean, 'Hauxa2' saioan

EiTB

Zibilez, Las Vegasen, elizaz edota bere buruarekin ezkondu diren lagunen testigantzak ezagutuko ditugu.

0:25

Onintzak eta Anak erronka berezia izango dute gaur 'Hauxa2' saioan. Ezkontza kontuak izango dituzte hizpide, Karmen Marina euren bizilagunari inoiz ahaztuko ez duen eztei ospakizuna prestatu nahi diote eta.

Hori ardatz hartuta, ezkontzen negozio eta munduan murgilduko dira. Ezkontzeko eta ezkontza ospakizunak egiteko mila modu ezberdin daudela ohartuko dira.

Zibilez, Las Vegasen, elizaz edota bere buruarekin ezkondu diren lagunen testigantzak ezagutuko ditugu 'Hauxa2' saioan. Mariatxi doinuez girotutako ezkondu aurreko agur dotorea ere egingo dute.

Onintza eta Ana ezkontza kontuetan adituak diren argazkilari eta jatetxeetan egoteaz gain, ezkongaien soinekoen munduan murgilduko dira. Zuriz jantzita ikusiko ote ditugu gure bi protagonistak?

Erantzuna, 'Hauxa2' saioan; 22:00etan izango da ikusgai gaur eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista