Hauxa2
22:00etan
Edertasuna hizpide, gaur gauean, 'Hauxa2' saioan
EITB
Publizitate kanpaina batean euren irudia photoshop bidez aldatu dutelako haserre, Ana Goitiak eta Onintze Enbeitiak edertasun eredua zalantzan jarriko dute.
Igande honetako 'Hauxa2' saioan, Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak albiste txar bat jasoko dute. Publizitate-kanpaina batean parte hartu dute eta emaitza ez da espero zutena. Euren irudia photoshop bitartez aldatu dietela ohartu dira.
Gertaerarekin haserre, edertasunaren inguruan hausnartzeari ekingo diote. 'Hauxa2' ko bikoteak historiako garai ezberdinetan edertasuna nola ikusi den eta kulturalki nola eraikitzen den ikasiko du. Umorea eta historia uztartuz, Ixone Fernandez antropologoaren, Estitxu Garai publizistaren eta Mattin karikatura eta komikigilearen hitzek zalantzan jarriko dute edertasun eredua.
Gizarteak ere gorputz ezberdinak nola ikusten dituen eta nola epaitzen dituen kontatuko digu Itsaso Blazquezek, lodifobiaren aurkako Ramonak erakundeko kideak, eta edertasuna ulertzeko beste era bat agertuko digu Begoña Manterolak.
Beste publizitate-kanpaina baterako gonbitea jasoko dute. Lortuko al dute bigarren aukeran euren edertasun naturala onar dezaten?
'Hauxa2' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.