Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30ean

Odei Jainaga, Espainiako xabalina txapelduna, gaur, "Helmuga"n

EiTB

Horrez gain, Inazio Izagirre Anbereseko olinpiadetan parte hartu zuen lehen euskalduna eta Leioako emakumezkoen waterpolo taldea izango ditu hizpide saioak.

  • Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea.

    Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Igande honetako "Helmuga" saioan hiru erreportaje ezberdin eskainiko dira.

Hasteko, Odei Jainaga Eibarko xabalina jaurtitzailea izango da protagonista. Espainiako txapelduna da, eta Espainiako errekor berria ezarri du berriki. Errekor berri horretaz eta hobetzen jarraitzeko presioaz jardungo du saioan.

Bestalde, Inazio Izagirre "Upai"ren historia ere jorratuko du saioak. Duela ehun urte Anbereseko olinpiadetan parte hartu zuen, eta bera da lehen euskal olinpikoa.

Saioa borobiltzeko, aurten Ohorezko Mailan jokatuko duen Leioako emakumezkoen waterpolo taldea omenduko dute.

"Helmuga" saioa igandean izango da ikusgai, goizeko 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.