Helmuga
11:30ean
Ekaitz Maiz eta Patxi Usobiaga eskalatzaileak, gaurko "Helmuga" saioan
EITB
Horrez gain, Donostiako Maratoiaren lehen ekitaldia ere ekarriko du saioak gogora.
-
Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "Helmuga" saioko protagonista nagusiak Ekaitz Maiz eta Patxi Usobiaga eskalatzaileak izango dira.
Biekin Katalunian izango da saioa; Ekaitz Maizekin Monserraten eskalatzen, eta Patxirekin, berriz, bere ohiko bizilekuan.
Horrez gain, atzera begira jarrita, Donostiako Maratoiaren lehen ekitaldia ere ekarriko du saioak gogora, 1978ko ekitaldia.
"Helmuga" saioa igandeetan izaten da ikusgai, Ana Ramosek gidatuta, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.