Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30ean

Jon Esturo eta Leontxo Garcia xakeaz, gaur, "Helmuga" saioan

EITB

Xakea, eskia, fixie bizikletak eta skatea izango dituzte hizpide nagusi 11:30etik aurrera

  • Jon Esturo eta Leontxo Garcia "Helmuga" saioan.

    Jon Esturo eta Leontxo Garcia "Helmuga" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Igande honetako "Helmuga" saioan xakea, eskia, fixie bizikletak eta skatea izango dituzte hizpide nagusi. 

Hasteko, Ana Ramosek gidatutako kirol saioak Jon Esturo eta Leontxo Garcia hartuko ditu gonbidatu. Haien eskutik xakea ezagutu dute ikus-entzuleek. Mahai-joko honen inguruan hausnartuko dute Esturok eta Garciak. 

Horrez gain, mendiko eskiaz arituko dira. Indarrean egon diren mugikortasun neurri zorrotzak direla-eta, pistetara joan ezinda ibili dira asko. Izan da baina, etxe ondoko parajeetan elurraz gozatzeko aukera baliatu duenik. Gorbeiako irudi ederrak eskainiko ditu "Helmuga" saioak. 

Ondoren, Alpeetan fixie bizikletarekin ibiltzen den Patrick Seabase suitzarra izango dute protagonista. Plater bakarreko bizikletan ibiltzen aditua da bera. 

Bukatzeko, Marsella aldean skatean ere ibiliko dira.

"Helmuga" saioa igandeetan izaten da ikusgai, Ana Ramosek gidatuta, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.