Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

21:40tik aurrera

Elisabeth Luengo eta Lidia Cañete arkulariak protagonista, gaurko "Helmuga"n

EITB Media

Ondoren, 22:00etan, Azpeitiko pilota jaialdia izango da zuzenean ikusgai.

  • Elizabeth Luengo eta Lidia Cañete arkulariak

    Elizabeth Luengo eta Lidia Cañete arkulariak. Irudia: EITB Media

Gaur gauean, ETB1eko "Helmuga" saioan, 21:40an, Elisabeth Luengo eta Lidia Cañete hartuko dituzte protagonista. Durangoko arkulariak dira eta hainbat bider izan dira Euskadiko eta Espainiako txapeldunak. Elisabethek 27 urte dauzka eta Lidiak 52. Eurentzako arku-tiroa ez da kirol hutsa, askoz gehiago da.

Horrez gain, Tokioko Jokoei begira BAT Basque Teamek prestatutako erreportaje sortaren lehen atala eskainiko du saioak. Lehen protagonistak Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Begoña Lazcano, Iñigo Peña eta Higinio Rivero piraguistak izango dira.

"Helmuga" saioaren emanaldiaren ondoren, Azpeitiko pilota jaialdia izango da zuzenean ikusgai, 22:00etatik aurrera. Hasteko, Elordi-Garmendia eta Larrazabal-Eskiroz kirolariek jokatuko dute atariko partida; ondoren, Alberdi-Salaverri II eta Zubizarreta III-Uriondo bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETBko kamerek.