Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

22:15ean ETB2n

Marka bereziak dituzten pertsonak protagonista, 'Herri People' saioan

A.H. | EITB

Gainera, denboraldian zehar saioan parte hartu duten pertsonekin erromeria txikia antolatuko du Ibon Gaztañazpik.

0:19

Denboraldiko azken 'Herri People' heldu da eta Ibon Gaztañazpik era berezian ospatu nahi izan du: jai xume baina hunkigarria antolatuko du, eta denboraldi honetan saioan parte hartu duten hainbat herri peopletar batuko ditu erromeria txiki batean. Gaztañazpik euren bizitzako ateak zabaldu izana eskertu nahi die programa egitean harrera ona egin eta laguntza eman dioten guztiei.

Horrez gain, kontu batzuk argitu gabe ditu oraindik Gaztañazpik: Alazne Etxaburuarekin batera desafioa luzatu zuen trontzan lehiatzeko eta, azken atal honetan, aurrez aurre jarriko diren lehiakideak ezagutuko dituzte. Horri lotuta, marka bereziak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera emango du azken 'Herri People' saioak.

'Herri People' gaur gauean izango da ikusgai 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea