Herri txiki, Infernu Handi
22:00ean
'Herri Txiki' 'Jaioterri Txiki' izango da hurrengo hiru ataletan
EITB
Gaur, momentu gogoangarrienen bilduma egingo dute aurkezleen jaioterrietatik, Amasa-Villabona eta Aiastia-San Migel.
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioren denboraldiko hurrengo hiru atalak bereziak izango dira oso. Zuhaitz eta Pagadi bere jaioterrietara joango dira bazterrak nahastu eta bitxikeriak jasotzera. Hortaz, orain arte, beti 'Herri Txiki' izan dena 'Jaioterri Txiki' izango da denboraldiko azken hiru ataletan.
Lehendabizi, gaur, Amasa-Villabonara eta Aiastia-San Migelera gerturatuko dira bi aurkezleak. Handik, orain arteko une gogoangarrien bilduma bat eskainiko digute, eta ez dira faltako Ultzama, Mendata, Agurain, Esteribar eta Ereñotzuko istorioak. Horretaz gain, haientzat esanguratsuak diren txokoak zeintzuk diren erakutsiko dizkigute, datozen saioen aurrerapen gisa.
Hurrengo igandean, maiatzaren 6an, Mikel Pagadiren jaioterrira joango dira bi aurkezleak, Amasa-Villabonara. Ohiko bitxikeria eta aldrebeskeriak ikusiko ditugu, eta Pagadiren gertukoak ere azalduko dira saioan; hala nola, koadrilako lagunak, izeba eta ama.
Maiatzaren 13an, Zuhaitzen jaioterrira joateko txanda izango da, Elgoibarko San Migel auzora. Han ere, ohiko aldrebeskerietan ibiliko zaizkigu, eta oraingo honetan Zuhaitzen gertukoak azalduko dira; besteak beste, Zuhaitzen osaba, izeba, ama eta aita.
'Jaioterri Txiki, Infernu Handi' berezi hauek igande honetan abiatuko dira. Esan bezala, bi aurkezleen jaioterrietatik, unerik gogoangarrienen bilduma eskainiko dute, ohi bezala, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.