Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Kalean arituko dira Zuhaitz eta Pagadi, gaur gauean, Nafarroako Zubieta herrian

EiTB

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren historian lehen aldiz, herrian ospatzen den ekitaldia kalean egingo da. Zubietako plazan bilduko dira herritar guztiak, giro aparta eta berezia sortuz.

0:27
Herri txiki, infernu handi- Zubieta

Zuhaitz eta Pagadi Nafarroako Malerreka eskualdera joango dira gaurko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan, hain zuzen ere Zubieta herrira. Bertako inauteriek eta bere joaldunek Euskal Herri osoan Zubieta ezaguna egin badute ere, Pagadi eta Zuhaitz bertako bizimodua eta biztanleak ezagutzen saiatuko dira.

Hori bai, berrikuntza handi batekin datoz oraingoan: lehen aldiz herrian ospatzen den ekitaldia kalean egingo da. Zubietako plazan bilduko dira herritar guztiak, giro aparta eta berezia sortuz.

Pagadik eguna Antton ezagutzen hasiko du. Herrian bertan kokatutako ukuilutik alorrera bere behiak nola gidatzen dituen ikusiko dugu, Zubietako kaleetan zehar entzierro bitxi bat sortuz. Bestetik, Flora izena duen eta loreak maite dituen zubietar baten lorategia bisitatuko du Mikelek, eta baita Zubietan hain garrantzitsua den errota ere, kasu honetan Lino Molino errotari ohiaren eskutik. Imatxok bere ahizpekin daukan whatsapp taldea ezagutu ondoren, baratzera joateko quad bat erabiltzen duen 80 urteko emakume batekin egingo du topo Pagadik.

Zuhaitzek, ordea, herriko ohitura bitxi baten berri izango du Engraxi eta Fermintxo ama-semeei esker. Hauen auzotik atera gabe, Inaxio eta Alejandro anaiek etxeko lanak nola banatzen dituzten ziurtatuko du, eta geroxeago gurpildun aulkian geratu ondoren bizitza kalitatea eta bizitzeko gogoa irabazi duen Engraxi izeneko emakume baten istorioa ezagutuko du. Azkenik, Zubietako joaldun beteranoetako batek joareen inguruko masterclass bat emango dio Gurrutxagari.

Historia hauek eta gehiago, gaur gauean izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.