Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00ean

Zugarramurdi, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EITB

Zugarramurdiko auzokide eta istorio bitxiak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:23
'Herri Txiki, Infernu Handi'

Gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Nafarroa aldean ibiliko dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi; Zugarramurdin, hain zuzen ere.

Zuhaitzek Dolores ezagutuko du aurrena. Dolores ezagunagoa da herrian Tia Lola bezala, eta bere gosari berezia erakutsiko dio. Gosari horretan memoriarako oso ona den osagai bat ezagutuko du Zuhaitzek. Joxek, berriz, ohitura du egunero paseotxoa kantuan ari dela egiteko eta kardiologoak emandako gomendio kurioso bat azalduko dio. Ondoren Kontxita eta Ikerrekin elkartuko da; ama-semeak. Ikerrek amari salda eramateko ohitura dauka eta horretan harrapatuko du Zuhaitzek. Kontxitarekin bere familia ugariaz hitz egingo du; izan ere, emakume honek 17 anai-arreba zituen. Azkenik Joxe Anjel eta Juan Migelekin elkartuko da. Aita-semeak dira biak. Urtetan Kanbon bizi izan badira ere, orain Zugarramurdin bizi dira. Joxe Anjelek kontrabandoa egin izan du bizitza osoan zehar. Bere familiak, gainera, sekretu handi bat gordetzen zuen: kontrabandoa egiteko manera berezi bat.

Pagadik, aldiz, Beatriz eta Martintxorekin egingo du topo aurrena. Zikiroa prestatzen harrapatuko ditu. Beatrizen berraiton-amonek Argentinatik ekarri zuten zikiroa prestatzeko modu berezi bat eta Pagadi prestaketa horren lekuko izango da. Zugarramurdiko festetan egiten den Zikiro Festa ospetsuaz ere hitz egingo dute. Jarraian, Inma ezagutuko du. Gaur egun Beran bizi bada ere, astero joaten da bere sorterrira energia hartzera. Inmak badu anekdota kurioso bat: Alex de la Iglesia zinema zuzendariaren Las Brujas de Zugarramurdi pelikulan parte hartu zuen eta esperientzia haren berri emango dio Pagadiri. Ondoren Koro topatuko du Zugarramurdiko leize inguruan paseo bat ematen. Korok Zugarramurdiko gertaera entzutetsuenaren inguruko xehetasunak azalduko dizkio, herria hain ezagun egin zuen XVII. mendeko sorgin ehiza. Amaitzeko Amaia ezagutuko du. Amaiak Strechinga egiten du. Azken aldian modan jarri den luzamendu modalitate bat. Postura ezberdinak erakutsiko dizkio Pagadiri eta berari gehien gustatzen zaion posturarekin bukatuko dute saioa; ardo kopa bat hartzen.

Igandero legez, elkarrizketa politak eta paraje ikusgarriak ezagutuko ditugu, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.