Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Zuraiden izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Lapurdiko Zuraide udalerria eta bertako auzokideak ezagutuko dituzte.

0:32
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

"Herri Txiki, Infenu Handi" saioan, Zuhaitzek eta Pagadik Lapurdiko udalerri zoragarri bat ezagutuko dute gaur barru-barrutik: Zuraide.

Mattin Lecuberri izango da Pagadiren lehen gonbidatua. Animalia ugari zaintzen ditu zuraidarrak; besteak beste, pare bat asto: Josephin eta Carolin. Pagadiri bere eguneroko xelebrea nolakoa den azalduko dio, grazia handiz. Bigarren elkarrizketari esker, Pagadik inoizko gosaririk mardulena egiteko aukera izango du. Manu Berasategi ezagutuko du: familiako negozioan lan egiten du berak, txerriak eta behiak gizendu eta salduz. Behin Zuraidera joanda, herriaren xehetasunak jakitea ezinbestekotzat izango du Pagadik, eta Xabaltxek lagunduko dio horretan. Horrez gain, euskal makilaren garrantziaz hitz egingo dute, eta garai bateko borroka bat antzeztu. Herriko protagonistarik gazteenak giharrak mugiaraziko dizkio Villabona-Amasako aurkezleari. Trinketeko partida bat prestatzeko entrenamendua azalduko dio, baita indarberritzeko ustekabeko sekretua ere.

Zuhaitzek bisita ez du edonola hasiko. Zuraideko langilerik onena ezagutuko du: Lely Astronaut. Olivier Larrechea abeltzainak daukan makina bat da, eta behiak jezteaz gain, jatekoa ematen die, eta baita masajea ere. Segidan, Ñañeta ezagutuko du, etxera bidean Renault Twingo autoan doala. Batera gosalduko du bikoteak, eta, ondoren, Ñañetari buruhausterik handiena eragiten dion arazoari konponbidea topatuko diote: telebistan ETB1en seinalea aurkitzea. Gosariarekin nahikoa ez, eta, Ottel ezizena duen zuraidarrari esker, asetzeko moduko platerkada jango dute. Etxeko gizona medikuarenera joaten da tarteka, eta kolesterola zaintzeko agintzen omen dio. Dena den, Otteli bizioei eustea gustatzen zaio: txerria jatea eta whiskia edatea. Abentura amaitze aldera, Frantziako estatuko laboraririk onenak, Jean Pierre Uharrizek, Zuhaitzek laborari moduan balio ote duen probatuko du. Adibidez, ardiak, behiak, txerriak eta oiloak gobernatu beharko ditu berak bakarrik.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.