Herri txiki, Infernu Handi
22:00etan
"Etxe Txiki, Infernu Handi" saioan, konfinamenduaren unerik alaienak
EiTB
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik etxealdiak eragindako unerik onenak jasoko dituzte urteotako gonbidatuen laguntzaz.
Konfinamenduak sortutako egoera umoretsuak etxeko lau pareten artetik aterako ditu gaurko "Etxe Txiki, Infernu Handi" saioak. Hilabete pasatu ostean, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik etxealdiak eragindako unerik alaienak jasoko dituzte urteotako gonbidatuen laguntzaz.
Besteak beste, Elizondoko Isidrok eta Rosariok erakutsiko digute etxea irribarrez eta dantzaz betetzen badakitela; Florentinak eta Haritzek, amonak eta bilobak, harreman paregabea zutela ikusi genuen "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, baina konfinamenduan ere hala egongo ote dira? Kirolari izango ote da orain ere kulturismoan aritzen zen Haritz?
Bestalde, Elgoibarko Patasek instrumentuak nola egiten zituen ikusi genuen, eta pandemian aspertuta daudenentzako aholkuak emango dizkigu. Berako Luisengana ere joko dugu, Artiach gailetak jaten ote dituen jakitera; Amorotoko Zintzok bertso franko egingo zituen tarte honetan, ziur; eta Oiongo zezena eta Igantziko Eneko zertan dabiltzan ere ikusiko dugu.
"Etxe Txiki, Infernu Handi" igandero izaten da ikusgai 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.