Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa 152.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EiTB
Denboraldiko atalik ikusiena izan zen eta denboraldiko audientzia-zatirik altuena ere bereganatu zuen, %6,3ko audientzia zatia eta euskaldunon artean, 12,9ko kuota.
-
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Elorrion. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa denboraldiko atalik ikusiena izan zen igandean, urriaren 4an. Denboraldiko audientzia-zatirik altuena ere bereganatu zuen, % 6,3ko audientzia zatia izan zun, oro har, eta euskaldunon artean, % 12,9ko kuota.
Halaber, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Elorriora egindako bisitak 152.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, Euskadin eta eragin eremuan.
Aipatzekoa da baita ere, 2020-2021 denboraldia euskaldunon artean nagusi dela. Izan ere, batez beste, denboraldiak % 5,8ko audientzia-zatia bereganatu du, eta euskaldunon artean % 12,7ko kuota.
Gainera, batez beste, 137.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.